Maroñoko urtegian bildu dira Oinkariak triatloi taldeko kideak asteburuan, aurtengo denboraldiaren aurkezpen argazkia egiteko. Kadete mailatik Beterano 2 mailara arteko kirolariak biltzen ditu Oinkariakek.
“Kategoriako lehenengo postuak lehiatzen dituztenak daude, baita probak ondo amaitzera joaten direnak ere”, adierazi dute taldeko kideek, eta azpimarratu dute aurten bi emakumezko estreinatuko direla taldean, “lehenbiziko aldiz”.
Talde bakarra eskualdean
Triatloietarako entrenatzera bideratutako Aiaraldeko talde bakarra da Oinkariak. Laudio, Amurrio, Orozko, Urduña eta Luiaondoko kirolariak daude bertan.
Taldeko kideek azaldu dute prest daudela “kirol oso eta dibertigarri honetan” hasi nahi duen orori laguntzeko, “entrenamenduetan lagunduaz edota behar den materialaren gaineko aholkuak emanez”. Facebook bidez edota atletismoinkariaktriatlon@gmail.com helbide elektronikoa baliatuta kontaktatu daiteke taldeko kideekin.
