Urteroko ohiturari jarraiki, iragan ostiralean iritsi zen Liburu Azoka Laudiora. Astebete egongo da herrian, martxoaren 26ra arte (ostirala). Bertan topatu ahal izango dira Euskal Herriko zenbait argitaletxek kaleratutako azken liburu eta diskoak. Zenbait idazle egongo dira baita. Jose Luis Urrutiak hitzaldia eskainiko du bihar (martxoak 22). Liburutegian izango da zita, 19:30ean. Apirilaren 4an, berriz, Amurrio bisitatuko du idazle bilbotarrak.
Miren Palacio, Xabier Abasolo eta Inma Roiz idazleak ostegunean (martxoak 25) gerturatuko dira azokara, euren liburuen aleak sinatzera.
Erakusketa bat ikusteko aukera ere egongo da azokan, Guda Zibila baino lehen idatzitako euskal poesiari buruzkoa.
Amurrion apirilean
Amurrion, aldiz, apirilaren 4tik 17ra bitartean egongo da azoka, Guk paselakuan. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik.