aiaraldea.eus

Abian da Saharako errefuxiatuen kanpamenduak laguntzeko bilketa

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Jendartea  Aiaraldea

Apirilean Laudioko hainbat boluntario joango dira laguntzera, Sahara Eutsi erakundearen bitartez.

Abian da Saharako errefuxiatuen kanpamenduak laguntzeko bilketa
Saharari elkartasuna adierazteko hainbat ekitaldi egin dira / Aiaraldea | Ikusi handiago | Argazki originala

Laudioko hainbat boluntario joango dira apirilaren 8tik 16ra Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara. Arene Erraztik azaldu duenez, Aste Santuaren bueltan egingo dute bidaia, eta laguntzea da asmoa. Sahara eutsi erakundeak osatu du brigada. Besteak beste, konpresak, pixoihalak, botikak edota janaria erosi eta eramateko konpromisoa hartu dute. Ekonomikoki lagundu nahi duen ororentzat kontu korrontea zabaldu dute Laboral Kutxan: 3035 0045 26 0450079247.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa