"Ilargia" abestiaren bideoklipa plazaratu du Igor Arzuagak, bere disko berriaren aurrerapen gisa. Hemendik hamabost egunera plazaratuko du artista aretarrak bere lan berria, "Nire begiak" titulatutakoa. Bederatzi abesti izango ditu diskoak, piano eta ahotsezkoak guztiak.