Jesus de Galindezi buruzko erakusketa egongo da Amurrioko Bañueta kiroldegian ikusgai, apirilaren 1etik 30ra. Sei panel egongo dira ikusgai, hainbat argazkirekin batera.
Jatorriz Amurriokoa izan arren, Madrilen hazi zen Galindez. Eusko Jaurlaritzako ordezkaria eta Agirre lehendakariaren eskuineko eskua izan zen. Hala ere, bere desagerpenagatik da bereziki ezaguna. 1956an ikusi zuten azkeneko aldiz, New Yorken. Teoria gehienen arabera, Rafael Trujillo diktadore dominikarrak bahitu eta erail zuen.
Ikusi hemen Galindezi buruzko erreportajea: