Herritarren parte hartzera bideratutako webgune berria aurkeztuko du OMNIAk ostiralean. 18:00etan izango da zita, alderdiak Oketa kaleko 12. zenbakian duen egoitzan. Talde politikoko kideek adierazi dute urtebete egon direla plataforma hori garatzen. “Laudioar guztiei dago zuzendua, guztien artean soilik lortuko baitugu merezi dugun herria eraikitzea”.
OMNIAren erabakietan herritarren parte hartzea erraztea izango da plataformaren xede nagusia. Udaleko eta Kuadrillako mozio eta gaiei buruzko informazioa topatu ahalko da bertan. Talde politikoak egiten duen lana gertutik ezagutzeko aukera emango du baita guneak, bideo artikulu edota elkarrizketen bidez.
“+Laudio” proiektua
Plataformaz gain, beste proiektua ere aurkeztu du OMNIAk: “+Laudio”. Bi urteko prozesua planteatzen du ekimen horrek. Herriko elkarte, eragile, norbanako zein beste alderdiei luzatu die OMNIAk prozesu horretan parte hartzeko gonbidapena.