Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren egoitzan (Bilbon, Gran Vía, 57, 7an) dago aukera proiektuak aztertzeko. Modu horretan jakin dezakete herritarrek kalteren bat izango duten euren jabetzetan.
Gainera, bertan ez ezik, Laudioko, Orozkoko, Amurrioko eta Aiarako udaletxetan jar daitezke zuzenketak.
4 urte
Hedabideek plazaratu lanek 4 urteko epea beharko dutela gauzatzeko, dokumentazioan jasotakoaren arabera.
Espainiar Gobernuak, antza, arindu ditu prozedurak, Europar Batasunak mehatxatu baitzuen isunarekin.
Proiektuak
Printzipioz, sarea eta araztegiak eraiki beharko dituzte. Basaurberako bi kolektore instalatuko dituzte. Bat Aretan, Nubiola enpresaren parean, eta bestea Orozkon. Lizitazioaren aurrekontua 41.641.846,54 eurokoa da.
Markixanako araztegiaren kasuan hiru kolektore instalatu beharko dituzte; Luiaondon, Izorian (Murgako industriaguneko urak jasotzeko) eta Amurrion. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 18.854.287,80 eurokoa izango da.
