Atzo aurkeztu zuten Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko Energiaren Behatokia. Arrankudiaga-Zolloko alkateak hartu zuen parte aurkezpenean.
Plataforma informatiko bat da behatokia eta aurreztea da bere helburua, hiru zentzutan: kontsumo energetikoan, faktura energetikoaren gastuan, eta berotegi efektuko gasen isurian. Horretarako informazio “fidagarri eta kalitatezkoa” eskainiko die behatokiak udal-arduradunei, “energiaren kudeaketa planifikatzeko”.
Webgune bat ere izango du behatokiak, “energiari buruzko informazioa emateko eta herritarren artean aurrezki energetikoa sustatzeko”.
Urduña eta Arrankudiagan-Zollon
Momentuz zazpi dira zerbitzu hori baliatuko duten udalerriak: Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaratamo eta Zeberio. Plataformari esker urteko 70.000 euro baino gehiago aurreztea aurreikusi dute proiektuaren sustatzaileek.