Ingeleseko tituluak lortzeko azterketak ekainaren 17an eta 24an izango dira Laudion

Erredakzioa 2017ko mar. 31a, 12:04

20 lagunek parte hartu behar dute azterketa bakoitzean gutxienez. Argazkia: Wikipedia

Laudioko Udalak eta Deustuko Hizkuntza Zentroak elkarlan akordioa sortu dute aurtengo Preliminary English Test, First eta Advanced Cambridgeko tituluen azterketak herrian egiteko.

Ekainaren 17an izango da Preliminary Engish Testaren proba eta hileko 24an First eta Advanced tituluena. 20 lagunek eman beharko dute izena gutxienez deialdi bakoitzeko.

Eskualdeko ikasleentzako eskaintza izango da, ez soilik Laudiokoentzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide