Korrika dela-eta, bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkaria

Erredakzioa 2017ko api. 4a, 17:49
Egunkariari azken zertzeladak josten ari dira kazetariak / Aiaraldea

Gure Esku Dagoren ekimena, osasuna, Arabako bertsolari txapelketa, Arte martzialak eta eskalada izango ditu gai nagusi. Apirilaren 27an diseinu eta ezaugarri berriekin itzuliko da Aiaraldea Egunkaria.

Asteazkenean, apirilaren 5ean, kaleratuko da Aiaraldea Egunkariaren hurrengo alea. Izan ere, datozen egunetan Korrikako zuzeneko kontaketa izango da nagusi Aiaraldea Gaur hedabidean. 

Erreportaje nagusia erabakitze eskubidearen aldeko ekimerari buruzkoa izango da, alderdi politiko gehienek egin baitute bat Aiaraldeko Gure Esku Dagok plazaratutako manifestuarekin.

Kultur orrietan, berriz, Serapio Lopez baranbioarraren elkarrizketa plazaratuko da, Arabako bertsolari txapelketako finalean seigarren geratu baitzen. Kirolari dagokionean Mugendo Arte martzialaren nondik norakoen inguruko erreportajea izango da ardatz, Amurrrion ehundik gora laguneko eskola baitago. Horrez gain, Tasio martin eskalatzaile urduñarraren helburuak eta lorpenak ezagutzeko parada izango dute irakurleek. Bestalde, Agurtzane Tirado Hidalgo amurrioarrak telebistako "First Dates" saioan bizitako abenturak eta kalenturak kontatuko ditu.

Egunkari eraberritua, laberako bidean
Apirilaren 27an argitaratuko da hurrengo Aiaraldea egunkaria. Ez da ohikoa izango, gainera. Izan ere, "Aiaraldea aldatzen ari gara" prozesuaren baitan diseinu, ezaugarri eta atal berriak izango ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide