Hilabete honetan hasiko dira La Barcenako kirol gunean aparkalekua atontzeko lanak. Artziniegako Udalak esleitu berri du obra, 190.476,53 euroko aurrekontuarekin. 40 autorentzako lekua izango du guneak, eta autokarabanentzat egokitutako espazioa eraikiko dute. Udalak aurreikusi du obrak hiru hilabeteren bueltan amaitzea.
Mugarri plana
Bestalde, diru-laguntza eskatu dio udalak Foru Aldundiari, herriko 197 argi LED teknologiarekin berritzeko.
70.000 euroko aurrekontua izango luke egitasmo horrek, baina argiteri berriak 91.000 Kw gutxiago kontsumituko lituzke. 13.000 euro aurreztuko lituzke horrela udalak urteko.