5 hilabete eta erdiko epea izango du enpresak lanak gauzatzeko eta 1,6 kilometro egokituko du eta, besteak beste, 67 metroko metalezko pasarela eraikiko du ibaiaren gainean.
Europako diru-laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzak horretarako eta erdia ordainduko diote. Azpiegitura oinezkoentzat eta txirrindularientzat sortu zuten eta asmoa da jasangarritasuna sustatzea, jendeak uko egin diezaion autoaren erabilerari.