Iza Okindegia agertuko da Ander Gonzalezen ETB2ko saio berrian

Aitor Aspuru Saez 2017ko api. 26a, 08:52

Ander Gonzalez eta telebista saioko taldearen bisita obratzailean. / Iza Okindegia

Ander Gonzalez sukaldaria atzo egon zen Orozkon, Iza Okindegiko obratzailean, hain zuzen. Astelehena jatetxeko arduraduna telebista saio berria prestatzen ari da.

Ander Gonzalezek Iza Okindegian grabatu zuen atzo Orozkon. Berez, proiektu berria abiatu du ETB2n; "Historias abocadas". Saio horretan tradizioa jarraitzen duten pertsonei buruzko istorioak jasoko ditu eta horretarako hainbat herri bisitatzen ari da.

Iza Okindegiak 60 urte ditu eta oraingoa da bertan lan egiten duen hirugarren belaunaldia. Hori azaldu zion negozioaren arduraduna den Aida Fuentes Izak Ander Gonzalezi.

Aidak okindegiaren ardura hartu behar izan zuen bere ama hil zenean. Hasieran galduta zegoenez, trebakuntza jaso du hobetzeko eta bere bizipenak aipatu zizkion sukaldariari aurkezleari.

Gainera, Ander Gonzalez Orozkoko herritar gehiagorekin egon zen, Gervasio Rotaetxe ahuntzainarekin, Koldo San Pedro garrafazalearekin eta Juanjo Bengoetxearekin, elurzuloei buruz mintzatzeko. Horrez gain, Felix Mugurutza historialaria ere elkarrizketatu zuen gaztainaren garrantzi historikoaren berri emateko, bere gurasoen aldetiko familia biak, kirikiño-hesietako lanetan ibiliak zirelako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide