San Prudentzioren bezpera gaur. Ohiturei jarraiki, danborradak egingo dira Aiaraldeko hainbat herritan.
Amurrion, esaterako, 15:30ean izango da txikien danborrada, eta 20:00etan, berriz, orokorra. Jarraian egingo dute barraskilo jana.
Laudioko danborrada, berriz, 17:30ean izango da, herriko plazatik abiatuta. Ondoren, tailerrak eta disko-festa egongo dira, toki berean. Gau partean, aldiz, Rakatapla taldeko kideak aterako dira kalera.
Aiaran, aldiz, bihar egingo dute haurren danborrada, eguerdiko ordubatetan, jaien testuinguruan. Okondon ere bihar egingo dute, eguerdiko hamabietan.
Barraskilo jana
Apirilaren 30ean 9:00etatik 12:30era egongo da Laudioko herriko plazan kazolatxoak dastatzeko aukera.