Aquambientek egingo du proiektua, eta obrak ere gauzatu beharko ditu. Kantauriko Urkidetzak kontratatu du enpresa Izoriako, Luiaondoko eta Laudioko araztegietan esku har dezan.
Hirurak hornitzen dira Maroño urtegiaren sistemari esker eta uda bereziki lehorra denean, likidoak zapore edo usain txarrak hartzen ditu algen hazkundearen ondorioz. Horrek osasunean eraginik ez daukan eta uraren kalitatearen araudia betetzen duen arren, usain eta zapore txarrak desagerrarazteko azpiegiturak jarriko dituzte.