Multiabentura udalekuak eskainiko dituzte berriro

Erredakzioa 2017ko mai. 4a, 07:20

Ferrata bidea. / Aiaraldeko Berbalagunak

Arakaldoko, Urduñako, Laudioko eta Orozkoko Udalek berriro antolatu dituzte Multiabentura Udalekuak herri horietako gazteentzat. Izena emateko epea maiatzaren 15ean irekiko dute eta 26an bukatuko da.

Bi txanda egongo dira, adinaren arabera. Lehenengoa 2003 eta 2005 urte bitartean jaiotakoentzat izango da ekainaren 26tik 30era arte.

90 euro ordainduko beharko dituzte eta espeleologia, arroilen jaitsiera, tirolina, rappela, eskalada, eta kayak egingo dute, besteak beste.

Bigarren txanda, ordea, uztailaren 3an hasi eta 7an amaituko da. 2000 eta 2002 urte bitartean jaiotako gazteek eman dezakete izena eta 95 euro balioko ditu. Espeleologia, zubi saltoa, orientazioa, windsurf... praktikatuko dute eta gaua egingo dute Ziortza-Beitiako aterpetxean.

Udalen gazteria sailetan eska dezakete interesdunek informazio gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide