Bilera irekiak egingo dituzte bihar, herri galdeketak egin edo ez erabakitzeko

Erredakzioa 2017ko mai. 4a, 08:00

Saraubeko ekitaldian eginiko argazkia. / Aitor Burgoa

Gure Eskuko Dagoko kideek azpimarratu dute beharrezkoa dela “ahalik eta jende gehien” bertaratzea, horren arabera erabakiko delako kontsultekin aurrera jarraituko den edo ez.

Bilera irekiak egingo ditu Aiaraldeko Gure Esku Dagok Laudion, Amurrion, Aiaran, Okondon eta Artziniegan.  Bihar (maiatzak 5) izango dira gehienak: Laudion 19:00etan egingo dute Kultur Etxeko Arraño aretoan. Amurrion ere ordu eta toki berean (Amurrioko Kultur Etxean) egingo dute bilera. Okondon ere Kultur Etxean bilduko dira, baina ordu erdi beranduago, 19:30ean.

Aiaran, aldiz, datorren astean izango da zita, maiatzaren 12an (ostirala).  Arespalditzako Udaletxeko areto nagusian bilduko dira, 19:00ean.

Herri kontsultak egin edo ez ebaztea
Aiaraldean herri kontsultak egin edo ez ebaztea, hori izango da bilera horien xedea. Hori dela eta, bertaratzeko deia luzatu diote “Sarauben eta Amurrioko ekitaldietan egon ziren pertsonei zein  eskualdeko herritar orori”. Gure Eskuko Dagoko kideek azpimarratu dute beharrezkoa dela “ahalik eta jende gehien” bertaratzea, horren arabera erabakiko delako kontsultekin aurrera jarraituko den edo ez.ak egin edo ez ebaztea, hori izango da bilera horien xedea.

 

Hori dela eta, bertaratzeko deia luzatu diote “Sarauben eta Amurrioko ekitaldietan egon ziren pertsonei zein eskualdeko herritar orori”. Gure Eskuko Dagoko kideek azpimarratu dute beharrezkoa dela “ahalik eta jende gehien” bertaratzea, horren arabera erabakiko delako kontsultekin aurrera jarraituko den edo ez.

Erlazionatuak

Gehiengo zabala, erabakitzeko eskubidearen alde

Txabi Alvarado Bañares 2017 api 15 Aiaraldea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide