"Altxa kopla hori" bertso saio musikatuak egingo dituzte Amurrion eta Artziniegan

Erredakzioa 2017ko mai. 10a, 08:16

Araian izan zen lehen saioa. / Arabako Bertsozale elkartea

Arabako Bertsozale Elkarteak bi bertso saio musikatu eskainiko ditu Aiaraldean. Artziniegan eta Amurrion izango dira, maiatzaren 26an eta ekainaren 23an, hurrenez hurren.

Arabako Bertsozale Elkarteak kopla saio eredua aurkeztu du. Ez edonolakoa, gainera; musikarien erritmora inprobisatu beharko baitituzte bertsoak artistek. Hala, koplaka -neurri motzean- abestuko dute ekimenean parte hartuko duten bertsolariek.

Maiatzaren 5ean ekin zioten "Altxa Kopla hori" dinamikari Araian. Bertan aritu zen kantuan Izar Mendiguren Cosgaya, besteak beste. Asier Rubiok eta Serapio Lopezek ere abestuko dute. Rubiok ekainaren 9an izango du zita Bastidan, eta Lopez ekainaren 23an egongo da Amurrion.

Saioak doakoak eta irekiak izango dira; izan ere, kalean, aire librean gauzatuko dituzte.

Artziniega eta Amurrioko saioak
Artziniega izango da Aiaraldean ikuskizun musikatua jasoko duen lehendabiziko herria, maiatzaren 26an. Alde Zaharrean arituko dira kantari Asier Otamendi, Julen Zulaika, Aroa Arrizubieta eta Unai Bengoetxea. Gai-jartzaile lanaz, aldiz, Marta Ugarte arduratuko da.

Amurrion, udako solstizioarekin bat egingo du ekimenak, ekainaren 23an izango baita saioa. Serapio Lopez baranbioarrarekin batera bertaratuko dira kaleak bertsoz girotzera Xabi Igoa, Aroa Arrizubieta eta Jon Ruiz de Pinedo.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide