Sara Barbero eta Julen Aldama ere lehiatuko dira Euskal Herria-Eskozia borrokaldian

Aitor Aspuru Saez 2017ko mai. 10a, 12:13
Sara Barbero eta Julen Aldama.

Sara Barbero urduñarra eta Julen Aldama amurrioarra ere igoko dira ringera maiatzaren 27an Euskal Herria-Eskozia borrokaldian parte hartzeko.

Sara Barberoren debuta izango da Full Contact diziplinan, baina Light Contact-en birritan borrokatu da. Julen Aldama, ordea, 3 aldiz igo da ringera aurretik. Urduñarra eta Amurriorra amateur kategorian lehiatuko dira eta biak Cape Team taldekoak dira.

Eurekin ordezkaritza zabala izango du eskualdeak hitzorduan, izan ere, Ibai Ruizek eta Aratz Garmendiak borroka profesionalak izango dituzte.

Larunbatean entrenamendua

Larunbat honetan 09:00etatik aurrera 13:00ak arte Kerman Lejarraga, Aratz Garmendia eta Haritz Lopez kirolari profesionalek entrenamendua zuzenduko dute Amurrioko Kiroldegian, K-1, MMA eta Boxeoa lantzeko.

25 euro balioko du saioak eta maiatzaren 27ko borrokaldirako sarrera barruan dago.

Bertan egongo dira ere Sara Barbero eta Julen Aldama, besteak beste.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide