Sara Barberoren debuta izango da Full Contact diziplinan, baina Light Contact-en birritan borrokatu da. Julen Aldama, ordea, 3 aldiz igo da ringera aurretik. Urduñarra eta Amurriorra amateur kategorian lehiatuko dira eta biak Cape Team taldekoak dira.
Eurekin ordezkaritza zabala izango du eskualdeak hitzorduan, izan ere, Ibai Ruizek eta Aratz Garmendiak borroka profesionalak izango dituzte.
Larunbatean entrenamendua
Larunbat honetan 09:00etatik aurrera 13:00ak arte Kerman Lejarraga, Aratz Garmendia eta Haritz Lopez kirolari profesionalek entrenamendua zuzenduko dute Amurrioko Kiroldegian, K-1, MMA eta Boxeoa lantzeko.
25 euro balioko du saioak eta maiatzaren 27ko borrokaldirako sarrera barruan dago.
Bertan egongo dira ere Sara Barbero eta Julen Aldama, besteak beste.
