Aiaratur elkartea desagertuko da Aiarako Kuadrillan integratzeko

Erredakzioa 2017ko mai. 12a, 08:32
Aiaratur elkartearen logoa.

Turismoa sustatzeko elkartea Aiarako Kuadrillan integratzeko prozesua abiatu dute. Aiaratur ekainaren 30ean desagertuko da.

Aiarako Kuadrillaren osoko bilkuran landu zuten gaia atzo. Gentza Alamillo Aiaraturreko presidenteak azaldu du asmoa dela elkartea desagertzea kuadrilla osatzeko, bere ardurak erakundeak kudeatu ditzan.

Momentuz, txosten juridikoa prestatzen ari dira eta erabakitzeke dago oraindik zein izango den kuadrillak hartuko dituen langileak eta egitura. Momentuz, Laudioko turismo bulegoa kudeatzen zuen enpresak utzi dio zerbitzua eskaintzeari modu aldebakarrean.
Aiaratur erakunde publiko eta pribatua izanik, Gentza Alamillok argitu du esparru pribatuarekin elkarlanean jarraituko dutela hitzarmenen bidez.

Kuadrilla epaitegira
Modu berean, atzoko bilkuran Aiarako Kuadrillak jorratu zuen astelehenean izango duen epaiketa. Langile batek salatu du autonomo moduan egon dela kontratatuta denbora luzez erakundean, eta postua eskatu du.

Erakundeak onartu du kontratazioa ez zegoela ondo eginda eta atzo sortu zuen lanpostua langile zerrenda publikoan. Beharginak jarraituko du bertan, behin betiko oposizioa deitu arte, gutxienez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide