Eskualdeko autobusa antolatu dute espetxeetako protestetara joateko

Erredakzioa 2017ko mai. 17a, 10:29
Sevillako espetxera 2013an eginiko martxaren irudi bat. / Irune Ortiz

Curtiseko (Galizia) kartzelara joango dira Aiaraldeko herritarrak.

Espetxeetara joateko mobilizazioak egingo ditu Kalera-kalera dinamikak larunbatean (maiatzak 27), “euskal preso politikoen sakabanaketa diseinatu eta egikaritzen hasi zenetik 30 urte igaro direla” salatzeko.

Sei kartzeletara bideratuko dute jendea: Fleuryko, Picassent, Puerto, Roanne, Saint Maurre eta Curtis. Azken horretara joango dira Aiaraldetik abiatzen diren herritarrak.

Autobusa antolatu dute horretarako. Urduñatik aterako da 4:30ean (Suhiltzaileen paretik) eta Amurriotik (bus geltokiko errotondatik), Laudiotik (institutu aurretik) eta Arrankudiagatik igaroko da, hiru herri horietako jendea hartzeko. Ugaoko jendea ere hartuko dute.

Txartelak salgai
Ondorengo tabernetan eman daiteke izena busean joateko: Urduñako Mugalden, Amurrioko Txokogorrin, Laudioko Bazterren eta Aretako Kultur Etxean.

Txartelen prezioa 25 eurokoa izango da lana dutenentzat eta 15ekoa, aldiz, langabetuentzat. Busean eman beharko da diru hori. Hortaz gain, bost euroko bono-laguntzak ere egin dituzte, martxan parte hartu ez arren ekimena diruz lagundu nahi dutenentzat.

Iaz eginiko martxaren bideoa:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide