AEKOrekin (Aiaraldeko Enpresen Koordinazio Federazioa) elkarlanean arituko da Aiarako Kuadrillako Ingurugiro Sailarekin, jasangarritasuna sustatzeko. Hiru elkartek osatzen dute AEKO: Laudioko Apill-ek, Amurrioko Apymca-k eta Artziniegako AEMEk. “Komertzio berdeen sarea” osatzea izango da elkarlan horren helburua. Saltokiak “bitartekari” gisa baliatu nahi ditu Kuadrillak, “ingurugiroarekin eta jasangarritasunarekin erlazionatutako kanpaina eta ekintzetan”.
Lehen ekimena, Vidralarekin
Abian jarri dute dagoeneko lehen ekimena, Vidrala enpresarekin elkarlanean. “Birziklatu beira, baina ez edonola!” da kanpainaren izena, eta beiraren edukiontziaren erabilpen egokia sustatzea du helburu. Postuak jarriko dituzte horretarako, ondorengo jaietan: Amurrio eta Okondoko Txakolin Egunetan, Laudioko Garagardoaren Astean eta Artziniegako Jaietan. Edukiontzi txikiak zozketatuko dituzte postu horietan (goiko irudian azaltzen denaren tankerakoak).