LAB sindikatuak salatu duenez, jazarria izaten ari da Garbialdi enpresako langile bat. Sindikatuko ordezkaria da behargina, eta Tubacexen dihardu beharrean. Izan ere, fabrikak Garbialdiren zerbitzuak azpikontratatuta ditu.
Sindikatuaren arabera, langilea kaleratzearein mehatxatu dute enpresako arduradunek, "euren inposaketak ez onartzeagatik eta sententzia judizialek babesturiko eskubideak defendatzeagatik”. LABek gaineratu du presioaren eraginez egon dela langilea bajan otsailaren 1etik apirilaren 18ra.
Tubacex "jakinaren gainean"
Hortaz gain, adierazi dute Garbialdik ez diola aurreko nomina ordaindu. “Tubacex guzti honen jakinaren gainean dago; baina bere enpresako langilea ez dela argudiatuta, ez du inolako eratzukizunik hartu nahi”, azaldu dute sindikatuko ordezkariek; eta iragarri dute hori guztia salatzeko elkarretaratzea egingo dutela datorren maiatzaren 30ean 12:00etan Tubacexek Laudion duen lantegiaren aurrean.