LABek Garbialdi enpresako ordezkari sindikalaren jazarpena salatu du

Erredakzioa 2017ko mai. 24a, 14:03

Laudioko lantegiaren aurrean egingo dute elkarretaratzea maiatzaren 20an. / aiaraldea.eus

Elkarretaratzea deitu dute maiatzaren 30ean 12:00etan (asteartea), Tubacexek Laudion duen lantegiaren aurrean.

LAB sindikatuak salatu duenez, jazarria izaten ari da Garbialdi enpresako langile bat. Sindikatuko ordezkaria da behargina, eta Tubacexen dihardu beharrean. Izan ere, fabrikak Garbialdiren zerbitzuak azpikontratatuta ditu.


Sindikatuaren arabera, langilea kaleratzearein mehatxatu dute enpresako arduradunek,  "euren inposaketak ez onartzeagatik eta sententzia judizialek babesturiko eskubideak defendatzeagatik”. LABek gaineratu du presioaren eraginez egon dela langilea bajan otsailaren 1etik apirilaren 18ra.

Tubacex "jakinaren gainean"
Hortaz gain, adierazi dute Garbialdik ez diola aurreko nomina ordaindu. “Tubacex guzti honen jakinaren gainean dago; baina bere enpresako langilea ez dela argudiatuta, ez du inolako eratzukizunik hartu nahi”, azaldu dute sindikatuko ordezkariek; eta iragarri dute hori guztia salatzeko elkarretaratzea egingo dutela datorren maiatzaren 30ean 12:00etan Tubacexek Laudion duen lantegiaren aurrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide