Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 70. zenbakia. Transexualitatea izango du gai nagusi gisa. Eskualdeko zenbait pertsona transexualen eta senideen lekukotzak jaso ditu Aitor Aspuru Saez kazetariak, gaiari buruzko erreportaje batean.
Bestelako gai batzuk ere jorratuko dira hamabostekarian. Haizea Urkixori edo Sara Barberori eginiko elkarrizketak topatu ahal izango ditu irakurleak, Kultura eta Kirola ataletan hurrenez hurren.
Herriz herrikako atalak ere presentzia nabarmena izango du agerkarian, eskualdean azken bi asteetan jazotako gertakari garrantzitsuenak errepasatuaz. Kontrazalean, berriz, Libanon dagoen Aitor Bikandiri eginiko elkarrizketa egongo da.