Eneko Aramendi orozkoarra batuko da eskualdeko borrokalari taldera bihar eta Sara Barbero, Ibai Ruiz, Julen Aldama eta Aratz Garmendiarekin arituko da Amurrioko Bañueta Kiroldegiko hitzorduan. Bertan Euskal Herriko eta Eskoziako zenbait kirolari lehiatuko dira Full Contact, K-1 eta MMA diziplinetan.
Gaztea Euskadiko Full Contact eta Kick Boxing junior txapelduna izan da eta zenbait aldiz ringera igo da jadanik. Kuraia Bizkaia klubeko kidea da, eta lehen Hajimen egon zen, Laudion.
Pisaketa udaletxean
Borrokalari euskaldunak eta eskoziarrak gaur elkartuko dira 20:00etan Amurrioko Udaletxean pisaketa egiteko.