San Pedro mendian 1937ko maiatzaren bukaeran 400 borrokalarik baino gehiagok galdu zuten bizitza Guda Zibilean. Ikuspegi anitzak baliatuta gogora ekarri zuten atzo zenbait adituk bertan faxistek, naziek, karlistek, sozialistek, komunistek, abertzaleek eta anarkistek talka egin zutela lubakietan. EHUko ikerlaria Josu Santamarinak eta Aztarnako Ramon Zurimendik azalpen historikoak eskaini zituzten eta Lubakikoak elkarteko kideek jantzi ziren gudariak izango balira bezala.