Aniztasun funtzionala dutenentzako "arnasteko pisuak" eskaintzea aztertzen ari da AFA

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko eka. 2a, 07:00

Apdema elkarteko topaketa baten irudia. / Aiaraldea.eus

Aniztasun funtzionala duten aiaraldearrak Gasteizeko pisuetan artatu dituzte orain arte. Erabiltzaile kopurua hazi dela eta, Aiaraldean 15 lagunentzako tokia eskaintzea aztertzen ari da Arabako Foru Aldundia.

"Arnasteko pisuak" ezizenarekin dira ezagunak behar bereziak dituzten pertsonen egonaldi laburretarako etxebizitzak. Orain arte, aiaraldearrek Gasteizera jo behar izan dute babesgune horiek erabiltzeko. Josune Irabien Amurrioko alkateak azaldu duenez, erabiltzaileen ehuneko handi bat da eskualdekoa. "Hemengo familiek toki aldatze handia egin behar dute bisitan joateko. Gainera, ez da topatzeko erraza, gunea Armentian baitago eta autobus bat baino gehiago hartu behar da iristeko".

Hori dela eta, Arabako Foru Aldundiak berriki egin du publiko Aiaraldean egoitza horietako bat eskaintzea aztertzen ari dela. "15 lagunentzako tokia edukiko du", adierazi du Irabienek.

Hala Amurrion nola Laudion, jende asko barne hartzen du proiektuak. Horren adierazle dira Amurrioko Gazte Alaiak elkartea edo Laudioko Apdema kolektiboa.

Gurasoentzako ahalduntze eskola
Bestalde, gurasoentzako ahalduntze eskola abiatu dute Aiarako eta Lautadako Kuadrillek, Gasteizko Udalarekin batera. "Seme-alaben prebentziorako programa da. Maiatzaren 15ean izan zenez Nazioarteko Familien eguna, testuinguru horretan aurkeztu dute proposamena".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide