Selektibitateari so: Lau ikasleren inpresioak

Txabi Alvarado Bañares 2017ko eka. 6a, 19:30
Batxilergo 2. mailako lau ikasle elkarrizketatu ditugu.

Bihartik (ekainak 7) ostiralera erronka akademiko handi bati egin beharko diote aurre eskualdeko ehunka ikaslek: Selektibitateari. Zita garrantzitsua da, lortzen duten notaren arabera egin ahalko baitituzte nahi dituzten ikasketak.

Batxilergoko 2. mailako lau ikaslerekin bildu gara, ebaluazio sistema horren inguruan duten iritzia jakiteko.

MALENE SAN PEDRO:

“Ez da bidezkoa notaren % 40a azterketa batean jokatzea”

Zer moduz daramazu Selektibitatea prestaketa? Nota behar duzu?
Selektibitatea latineko adarretik egingo dut, Batxilergo humanistikoa egin dudalako. Nota nahiko altua behar dut unibertsitatean sartzeko. Prestaketa gogorra da, beraz.

Nola moldatu zara dena ikasteko?
Badaude asko laguntzen duten irakasleak, baina beste batzuk zure kabuz uzten dute prestaketaren afera, eta hori arazo handia da.

Zer iritzi duzu selektibitatearen inguruan? Ebaluazio sistema egokia iruditzen zaizu?
Selektibitateari dagokionez ez dut uste ebaluazio metodorik egokiena denik. Buruz ikasteko ahalmena baloratzen du soilik. Ez da bidezkoa notaren % 40a azterketa batean jokatzea.

 

DAVID JIMENEZ:

“Uste dut oraindik ez nagoela prest unibertsitatera joateko”

Ez duzu selektibitatea egingo. Zer dela eta?
Nire asmoa urte honetarako Batxilergoa bukatzea zen, eta selektibitatea ez neukan muga bezala. Batxilergoa bukatzerakoan banekien goi mailako modulu bat egingo nuela. Uste dut oraindik ez nagoela prest unibertsitatera joateko.

Zure klaseko kideak azterketak prestatzen dabiltza. Nola ikusten dituzu?
Pixka bat estresatuta ikusten ditut nire klaseko kideak, ez dutelako behar duten nota eta oso ondo prestatu behar dituztelako azterketak nota horretara iristeko.

Zer iritzi duzu selektibitatearen inguruan? Ebaluazio sistema egokia iruditzen zaizu?
Selektibitatea oso ondo prestatua joan behar da, eta hainbat ikasgaietarako asko ikasi behar da. Ez dakit sistema hau ona edo txarra den, baina hainbat kasuetan selektibitaterako gauza batzuk ikasi behar dituzu gero etorkizunean erabiliko ez dituzunak.

 

ASIER ELORZA:

“Selektibitatera nahiko lasai noa. Hala ere, ikasi beharra dago eta egun gogorrak izango dira”

Zer moduz daramazu Selektibitatea prestaketa? Nota behar duzu?
Nire asmoa txikitatik ingeniaritza industriala ikastea izan da eta beraz teknologiako adarra hautatu dut Batxilergoa  egiterakoan. Aurten selektibitatetik industria teknologia egiteko aukera kendu dute eta  selektibitatea nire adarretik bideratzea zaildu dit horrek. Hurrengo urtera begira ez dut nota alturik behar eta selektibitatera nahiko lasai noa. Hala ere, ikasi beharra dago eta egun gogorrak izango dira.

Nola moldatu zara dena ikasteko?
Selektibitatea prestatzerako orduan, etxean landuko ditut asko ikastea eskatzen duten ikasgaiak (historia, gaztelania...) eta institutuak eskaintzen dituen errepaso klaseez baliatuko naiz gainerakoetan. Gaztelanian eta historian lan handia egin behar bada ere, baina ikasturtean egindako lana oso lagungarria izango da.

Zer iritzi duzu selektibitatearen inguruan? Ebaluazio sistema egokia iruditzen zaizu?
Unibertsitatera sartzeko ikasleen maila neurtzea beharrezkoa dela uste dut, baina, ez zait bidezkoa iruditzen Batxilergoko bi urteetan zehar egindako lan guztiak hiru egunetako ebaluazioek baino garrantzi gutxiago izatea

 

UNAI CONDE:

“Selektibitatea oso zaila da asko ikasi behar delako egun gutxitan baino ebaluazio sistema egokia dela iruditzen zait”


Ez duzu selektibitatea egingo. Zer dela eta?
Ez dut selektibitatea egingo, kurtso honetan txarto ikusi dudalako nire burua.

Zure klaseko kideak azterketak prestatzen dabiltza. Nola ikusten dituzu?
Egun hauetan jendeak selektibitaterako ikasten ari da, nik egun hauek urduri pasatzen ditu kurtsoa atera nahi dudalako.

Zer iritzi duzu selektibitatearen inguruan? Ebaluazio sistema egokia iruditzen zaizu?
Nire ustez, selektibitatea oso zaila da asko ikasi behar delako egun gutxitan baino ebaluazio sistema egokia dela iruditzen zait.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide