Renfeko tren bat guztiz berritu dute C-3 zerbitzuan

Erredakzioa 2017ko eka. 6a, 21:56

Renfek adierazi du tren bakarra aldatu dutela. Izan ere, azterketa egin zioten eta ordezkatu behar ziren elementu guztiak berritu dituzte: kristalak, gurpilak, mekanika, argiak, eserlekuak...

Renfek jakinarazi du neurri jakina izan dela eta trenei azterketa orokorra egiten zaien bakoitzean gauzatzen direla aldaketak.

Zentzu horretan, aipatu dute ez dakitela noiz egingo den gauza bera C-3 zerbitzuko gainerako unitateetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide