Haurrentzako premiazko arropa bilketa abiatu du Gurutze Gorriak. “Azken asteetan izugarri handitu da arropa eskaera eta beharrezkoa da kasu hauetan aparteko ahalegina egitea”, adierazi du erankudeak.
0-24 hilabete eta 2-7 urte bitarteko haurrentzako arropa eskatu dute, “erabiltzeko moduan dagoena”: kamisetak, prakak, alkandorak, gonak, zapatak edota erabili gabeko barruko arropa, besteak beste.
Laudio eta Amurrioko egoitzetan jasoko dute arropa. Artziniegako Udala ere arduratuko da arropa jasotzeaz, ekainaren 23ra arte, liburutegian (10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara).