Eskualdeko eta kanpoko mendi korrikalariek badute hitzordu berria: uztailaren 8an izango da Peregaña igoera. Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta 18:00etan abiatuko da Erretes de Lantenotik. Aiarako lurretan barrena ibiliko dira partaideak. Guztira, 11.5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, 550 metroko desnibelarekin.
Arabako mendi lasterketen koparen barnean dago lasterketa. Izen-ematea zabalik dago dagoeneko www.turesultado.es webgunean. Ekimenaren inguruko informazio gehiago jasotzeko "Peregaña igoera" facebook orria kontsultatu daiteke, edo peregaina.igoera@gmail.com helbide elektronikora mezua idatzi.
Iazko edizioaren eta Erretes de Tudelako jaietako bideoa: