Gaur gauean eskainiko dute "Gailurra martxan" telebista saioa. 22:15ean izango da emanaldia, ETB1 katean. Irati Anda eta Andoni Aizpuruk aurkezten dute saioa. Maiatzaren 28an egin zuten grabaketa, eta besteak beste, Arrankudiagako musika eskolakoak agertuko dira. Baita zenbait musikari ezagun ere, Maider Zabalegi bakarlaria (Alaitz eta Maiderreko pandero jotzaile ohia) eta Agus Barandiaran, Korrontzi taldeko trikitilaria aritu baitziren ibilaldia girotzen. Laudioko Ermualdetik eta Arrankudiagatik abiatu ziren mendizaleak tontorrerantz. Arrankudiagar eta zolloar ugari bildu zen Altzisketa iturrirako bidean.
Promozio bideoa, sarean ikusgai
Saioaren aurrerapen gisa bideo laburra sareratu dute ekoizleek. Airetik hartutako irudiak ikus litezke bertan, baita Ganekogortan eginiko soka-tira erronka ere.