1937ko ekainaren 20an hil ziren Aretan Encarnación, Josefina, Lucio eta Pedro. Lehen hirurak familia berekoak ziren eta laugarrena lagun bat zen. Egun batzuk lehenago topatu zuten granada batekin jolasten ari ziren, honek eztanda egin zuenean. Bosgarren ume bat -Estanislao Martín Carrión- larriki zauritu zen, baina bizirautea lortu zuen.
Jaietako pregoia
Bizirik jarraitzen du Martinek. Berarekin kontaktuan jarri dira Aretako Jai Batzordeko kideak, uztaileko festetako pregoiari begira. Gerra Zibilean herrian pairatutako bonbardaketak ekarriko dituzte gogora Kultur Etxeko balkoitik jaiei hasiera eman baino lehen. Ikerketa historikoa egin dute horretarako. “Alemaniarrek bonbardatu zuten Areta. Tren bat eztanda arazi zuten eta hainbat eraikin suntsitu zituzten. Hainbat hildako eta zauritu egon ziren”, adierazi dute batzordeko kideek, “kontaktuan jartzen gabiltza garai gogor horiek bizi izan zituztenekin, pregoira bertaratzera gonbidatzeko”.