Bihar argitaratuko du Aiaraldea Hemen hamabostekariak ikasturteko azken zenbakia. Udako jaiak izango ditu hizpide, gai horri buruzko gehigarri berezia izango baitu barnealdean. Gauzak hala, 32 orri izango ditu, ohiko 24ei gehigarriko zortziak batuko zaizkiolako.
Bestelako gai batzuk ere jorratuko ditu hamabostekariak. Eskualdean dauden putzu eta ibai buruzkoa izango da erreportaje nagusia. Kirolean Jose Vadillo Rey izango da protagonista, Euskadiko Boccia Txapelketa irabazi baitu artziniegarrak. Kultura atalean, ordea, Thinking of poems argitaletxea eta Euskal Encounter topaketa izango dira gai nagusiak.
Aiaraldea Jaietan aldizkari berezia
Irailean itzuliko da Aiaraldea Hemen hamabostekaria. Udan Aiaraldea.eus atariaren bidez jaso ahal izango da eskualdeko gaurkotasunaren berri. Hala ere, beste paperezko euskarri bat plazaratuko du Aiaraldea Hedabideak udan: Aiaraldea Jaietan aldizkaria. Abuztu hasieran publikatuko da, eta eskualdeko jai guztiei buruzko informazioa bilduko du.