Euren lan baldintzak hobetzea lortu dute Aiaraldeko Enviser enpresako langileek, lan-hitzarmen berria negoziatzea lortu baitute enpresaren zuzendaritzarekin.
Hainbat hobekuntza jaso dute hitzarmen horretan. Soldata igo egingo zaie langileei. % 2ko igoera aplikatuko zaie aurten eta % 3ko igoera urtero 2018tik 2021era arte. Hortaz gain, orain arte jasotzen ez zuten plusa jasoko dute langileek, lanaren toxikotasun eta arriskugarritasunagatik.
Horren gain, ELA sindikatuak azpimarratu du hurrengoa: "Lorturiko akordioan oso hobekuntza nabariak jaso dira, besteak beste: % 30etik gorako soldata-igoerak 2021. urtera arte, erabilera askeko 2 egun, 25’ ogitartea hartzeko, 2 opor-egun gehiago, bajetan hobekuntzak, antzinatasuneko beste hirurteko bat gehitzea, aurrera-eragin mugagabea, inaplikaziotik blindatzea, eta abar."
Greba, bertan behera
Hainbat greba egun egiteko asmoa zuten langileek, zuzendaritza presionatzeko, baina aurretik akordioa lortu dutenez, bertan behera utzi dute deialdia.