Gaur izango da bootida izar iheskorrak ikusteko egunik onena. 3:00etatik egunsentira arteko tartea izango da egokiena horretarako.
Pons-Winnecke kometarekin erlazionatuta dago Bootida izar-jasa. Kometa horren hondarrek atmosfera zeharkatzen dute urtero ekainaren 22tik uztailaren 2ra bitartean, izar-jasa ikusgarria sortuaz.