Arabako 26 udalerri bisitatuko ditu Korterraza filma laburren jaialdi ibiltariak. Okondon egongo da uztailaren 12 eta 14an, 13an Laudion, 21ean Amurrion eta Luiaondon eta irailaren 7an Artziniegan.
770 filma aurkeztu dira aurten jaialdira, eta horietako 20 hautatu dituzte Sail Ofizialerako. “Oscarretarako hautatutako filmak edo Goya sariak irabazi dituzten lanak ikusi ahal izango dira”, aurreratu du jaialdiaren antolatzailea den Xabier Vitoriak.
Publikoaren saria
Proiekzioetara doazen herritarrek filmak bozkatzeko aukera izango dute, modu horretan Publikoaren Sariaren irabazlea hautatzeko. Hortaz gain, jaialdiaren antolatzaileek diru kopuru bat emango diete filmeen egileei, proiekzioetara doazen pertsonen araberakoa.