Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak akordio-marko berria sinatu dute uren arazketa egokia bermatzeko. 74 milioi euro erabiliko dute guztira; URA agentziak 50 jarriko ditu eta aldundiak 24.
Inbertsioak egiteko epeak bi epetan banatuko dira. Alde batetik, 2017-2021 urte bitartean eta bestetik, 2021-2027 urteetan.
Laudio, Orozko eta Amurrio lehen fasean
Lanen lehen fasean (2017-2021) Arabako Foru Aldundiak esku hartuko du Amurrion, bertan ura jasotzeko eta bideratzeko sistemak hobetzeko, alegia, araztegira eramateko.
Horrez gain, URA agentziak lursailak erosiko ditu Basaurbe eta Markixanako araztegiak eraikitzeko. Basaurben Laudio eta Orozkoko urak tratatuko dituzte eta Markixanan Amurrio eta Aiarakoak.
Dena den, nabarmendu behar da azpiegiturak gauzatzeko ardura Espainiar Gobernuarena dela.
Artziniega bigarren fasean
Bigarren epean, hau da, 2021-2027 urte bitartean, URAk ekingo dio konpontzeari Artziniegako uren saneamendua eta arazketa Artziniegan, besteak beste.