Biak lehiatuko dira K-1 diziplinan profesional kategorian. Ibai Ruiz neurtuko da Aitor Mendiolarekin eta Asier Ispizuak parte hartuko du torneoan. Laudioarrak lehen borroka irabaziko balu Luis Sanchezen aurka, finalean arituko da eta garaituz gero, "Apocalipsis 7" borrokaldian egoteko eskubidea izango du.
Kick Boxinga Ugarte eta Amurrioko jaietan
Hala ere, denboraldia ez da guztiz amaituko. Izan ere, Hajime Clubak -Asier Ispizuaren taldeak, alegia- erakustaldia egingo du Ugarteko Jaietan uztailaren 29an 18:00etan.
Ibai Ruizek sortu du Chock Dee kluba Amurrion eta irailean gimnasioa irekiko du, baina hori baino lehen erakustaldia gauzatuko du txosnagunean abuztuaren 15ean 19:30ean.