Kultur sorkuntza Aiaraldean

Dokumentala grabatuko dute Gorobeleko artzainei buruz astelehenetik aurrera

Aitor Aspuru Saez 2017ko uzt. 13a, 08:20

Grabaketari ekin baino lehen landa lana egiten egon dira Gorobelen./ Jose Luis Urrutia

Enrique Arberas biologoak sustatu du proiektua eta Jose Luis Urrutiak egingo du. "Trasterminancia. Los últimos pastores  de Sierra Sálvada" da momentuz dokumentalaren izenburua.

Astelehenean hasiko dira dokumentala grabatzen eta Gorobel eta inguruko artzainak izango dira protagonistak. Filmak landuko du euren garrantzia eta mendi zerrari lotutako bizimodua, antzina eta orain.

Bitarteko ugari, dronak ere
Salvagoro elkarteak ordainduko du pelikula eta Enrique Arberas da bultzatzailea. Jose Luis Urrutiak hartuko du bere gain ikus-entzuneko lanen ardura eta horretarako Txarly Maqués JyT Kreaktiboseko kidea izango du ekoizpenean, Karlos Trijueke kamaran, dronean eta edizioan eta Santi Yaniz argazkilaritzan eta dron grabaketan.

Dokumentalean hainbat jende agertuko da: Juanjo Hidalgo historialaria, eskualdeko artzainak eta gaztagileak, Fermin Leizaola etnografoa, Batis Otaegi Artzain Eskolako zuzendaria, Luis Padura eskultorea...

Gutxienez, 8 egunez luzatuko da grabaketa, 5 edo 6 egun hurrengo astean eta beste bi abuztuan.

Finantzazioa
Dokumentalaren arduradunek jakinarazi dute aurrekontua ez dagoela itxita eta laguntza gehiago beharko dutela. Printzipioz, Urduña, Amurrio eta Aiarako Udalei eskatu diete ekarpena egitea eta, horrez gain, Arabako Artzain Txakurren Aldeko Elkarteak (ARATE), Berriak supermerkatuek, Arzabe Autocaresek eta Cárnicas Burutxagak dirua jarriko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide