Lapurreta uztailaren 7an jazo zen Amurrioko nerabe talde batek aisialdirako erabiltzen duen lokal batean. Ertzaintzaren arabera, atxilotutako gaztea bertan sartu zen eta barruan zeuden 14 eta 16 urte bitarteko mutilei dirua kendu zien, joko zituela mehatxatu ostean.
Gertakarian beste gazte batek hartu zuen parte; atean jarri zen irteera blokeatzeko, hain zuzen. Ertzainek atzo atxilotu zuten 19 urteko gaztea eta beste mutil bat ikertzen ari da.
Poliziak adierazi du ikerketa abiatu duela jakiteko bi gazteek eskualdeko adingabeei lapurtu dien talde baten kide diren.