Renfeko prentsa bulegoak jakinarazi duenez greba eguna deitu du CGTk. Hori dela eta, tren gutxiago egongo dira martxan.
Makinarian matxurak
Horrez gain, goizeko lehen orduan atzerapenak izan dira Urduña-Bilbo linean. Urduñako tren geltokitik adierazi dutenez, argiteria sareak arazoak sortu ditu Ugao inguruan. Lekukoen arabera, Ollarganen trena geratuta dago, "arazo teknikoengatik".