84 orri izango ditu eta eskualdean bi hilabete horietan egongo diren jaiei buruzko edukiak jasoko ditu.
Bihar -abuztuak 10- argitaratuko da 2017ko Aiaraldea Jaietan aldizkari berezia. Iazko aleak baino orri gehiago izango ditu, 84 guztira; eta ondorengo jaien inguruko informazioa bilduko du:
AIARA Luiaondoko Jaiak Soxoko Jaiak Luxoko Jaiak Menagaraiko Jaiak Opellorako Jaiak Etxaurrengo Jaiak Kobatako Jaiak Beotegiko Jaiak
ARTZINIEGA Arteko Gure Ama Jaiak Antzinako Azoka
AMURRIO San Roke Jaiak Aloriako Jaiak Lekamañako Jaiak Baranbioko Jaiak Larrabeko Jaiak
OKONDO San Roman Jaiak San Bartolome Jaiak
LAUDIO Sanrokeak Latiorroko Jaiak
ARRANKUDIAGA-ZOLLO Andramariak Atxetako Jaiak
OROZKO Sanantolinak Berazako Jaiak Urigoitiko Jaiak Goikiriako Jaiak
Egitarauak ez ezik, beste hainbat eduki ere topatu ahalko dira aldizkariaren orrietan: antolatzaileei zein jaietako protagonistei eginiko elkarrizketak, artikuluak, erreportajeak, inkestak, argazki-galeriak...
Aiaraldeko saltoki, kultur-gune, kiosko, taberna, geltoki zein bestelako txokoetan egongo da aldizkariaren aleak doan eskuratzeko aukera.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu.
Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Zabaldu artikulua:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!