Amurrion hurrengoak izango dira itxiko dituzten kaleak:
Abuztuaren 12tik 18ra bitartean:
- Mendiko kalea (Justo Etxeguren plazatik Felix Murga kaleraino) Kaleko salmenta dela eta.
- Jose Madinabeitia kalea (Parke ondoko gunean) Jaietarako zerbitzuak direla eta.
- Frontoi kalea.
Abuztuaren 12etatik 18ra arte, baina 15:00etatik 07:00ak arte:
- Justo Etxeguren plaza.
- Larrinaga kalea.
- Jose Madinabeitia (Armurubenta kaletik Justo Etxeguren Plazaraino).
- Iturralde kalea.
Abuztuaren 15ean 07:00etatik aurrera eta txirrindularien lasterketa bukatu arte ibilgailuen aparkatzea ondoko kaleetan debekatuko dute: Aldai kalea (Iritxusi kaleraino), Frontoi kalea, Aiara kalea (Elexondo kaleko bidegurutzetik Iturralde kaleko bidegurutzeraino) eta Araba kalea (elizako biribilgunetik Elexondo kaleraino).
Abuztuaren 16an 15:00etatik aurrera eta Karrozen desfilea bukatu arte autoek ezingo dute aparkatu Araba, Elexondo eta Aldai kaleetan. Egun berean 21:00etatik aurrera eta Karrozen desfilea bukatu arte trafikoa ere galaraziko dute.
Abuztuaren 16an eta 17an San Roke auzoan Ruperto jatetxetik baselizaraino trafikoa itxiko dute eta Olarriko Santa Marina bidean, San Rokeko baselizaraino norabide bakarreko zirkulazioa ezarriko dute eta aparkatzea zein geratzea debekaturik egongo da.
Laudion
Laudion ere udalak murriztuko du ibilgailuak erabiltzeko aukerak jaien ondorioz.
- Abuztuaren 7tik 29ra bitartean Zumalakarregi 23-25 zenbakiko aparkalekuak baliatuko dituzte zezen plaza jartzeko.
- Odeibar aparkalekua abuztuaren 7tik 30era bitartean itxita egongo da barraken erabilerarako.
- Abuztuaren 14tik 29ra Zumalakarregiko 38. zenbakitik Baia kaleko bidegurutzeraino, Alberto Acero 1-4 eta Zubiko Kurajoko ingurutan trafikoa etenda egongo da eta aparkatzea eragotziko dute, seinaleen arabera.
- Abuztuaren 16an, 17an, 26an eta 27an 10:45ean eta 12:15ean zirkulazioa etengo dute Zumalakarregi etorbidean eta Lamuza plazan entzierroek irauten duten bitartean.
- Abuztuaren 26an XXVIII. Laudio Txirrindularitza Sariak hartuko du Zumalakarregi etorbidea, Baia eta Landaluze arteko bidegurutzea eta Goikoetxe biribilgunetik Eroskiko gasolindegiko bidea.
- Abuztuaren 18an, 20an, 21ean eta 22an jaiguneetan soilik zamalanak onartuko dira, ospakizunak ez egon arren.