Gorka Aginagalde antzezleak hartzen du parte "Como pez en el agua" saioan, besteak beste. Gaur Orozkon eta Laudion grabatu dute programa. Aida Fuentes Iza okindegiko jabearekin aritu da solasean.
Saioaren muina da artista ogibide berri baten jabe bilakatzea atal bakoitzean, profesional baten laguntzarekin. Horretarako bart 03:00etan agertu da Orozkoko Izako obratzailean, eta ogia egiteari ekin dio. Ogi mota bat asmatu du: "pandereta". Hala, gero, baserriz baserri joan da auzokideei saltzen.
Horren ostean, Laudiora joan da Iza okindegia ezagutzeko. ETB2n emitituko dute gaurko lana hilabete barru, gutxi gorabehera.

Iza okindegia behin baino gehiagotan agertu da telebistan. Apirilean, esaterako, "Historias abocadas" grabatu zuten bere obratzailean.