Madrid Rioko kirol azpiegituretan jokatu zen ekimena. Helburua anitza zen: buru gaixotasunak dituzten lagunak giro normalizatuetan txertatzea, buru osasunaren garrantzia adieraztea edota taldeka lan egiteko beharra jorratzea.
Bi fasek osatu zuten iniziatiba. Lehenengoan 4 talde osatu zituzten buru osasuna zuten lagunek eta beste 4 boluntarioek. Bigarren fasean, ordea, batzuk eta besteak nahastu ziren taldeetan.