Euskara ikasi eta praktikatzeko hainbat bide eskualdean, “merezi duelako”

Erredakzioa 2017ko ira. 13a, 09:00

Irailean egongo da matrikulatzeko aukera eta urrian hasiko dira klaseak.

 

Euskara ikastaroetan matrikulatzeko kanpaina abiatu dute Aiaraldeko udal eta kuadrillek, “Merezi du” lemapean. Irekita dago eskualdeko euskaltegietan matrikulatzeko epea, hilabetearen amaierara arte luzatuko dena. Urrian hasiko dira klaseak.

 

Udal eta kuadrillek azpimarratu dute eskualdean badaudela baita “ikasitakoa praktikan jartzeko” hainbat ekimen: mintzalagun taldeak, kultur emanaldiak eta irteerak, besteak beste. “Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu merezi duelako”, aldarrikatu dute tokiko erakundeek, eta eskuorri bat plazaratu dute, eskura izateko euskara ikasi eta praktikatzeko aukera guztiak.

 

Hemen klikatuta deskargatu daiteke dokumentu hori.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide