Ikastaro ugari eskainiko du emakumeen jabekuntzarako LAIA Eskolak

Erredakzioa 2017ko ira. 14a, 11:00

Udal-ordezkari eta emakume ugarik hartu dute parte LAIA Eskolaren antolakuntzan. / LAIA Eskola

Haurtzaindegi eta garraio zerbitzua egongo da saio guztietan.

Aiaraldeari begirako lehen egitaraua osatu du LAIA Eskolak. Martxotik ekainera bitartean aritu izan dira eskualdeko udal, kuadrilla eta emakume elkarteak elkarlanean proiektuari itxura ematen. “Emakumeentzako prestakuntza gauzatu eta euren parte hartze publikoa handitzea eta sendotzea da helburua, jendartea eraldatzeko eragile aktiboak izan gaitezen”, adierazi dute proiektuaren sustatzaileek.

Hainbat ikastaro, tailer eta hitzaldi egingo dituzte horretarako, eta azpimarratu dute egitasmoa “irekia” dela, “denontzako tokia dago, denon premia dagoelako desberdintasun egoera aldatzeko eta jendarte justuagoa lortzeko”.

Mota askotariko ekintzak barnebiltzen ditu egitarauak: Gimnasia, umorea, eskualdeko emakumeen topaketa, mekanika tailerra, ekonomia feministari buruzko jardunaldia, desprizezatze eta autodefentsa feminista tailerrak eta mendian orientatzen ikasteko saioa egongo dira. Hemen ikusi daiteke tailer guztiei buruzko informazio zehatza.

Izen-ematea
Ikastaro guztiak doakoak dira baina hiru egun lehenago eman behar da izena, ondorengo kontaktu hauetakoren bat baliatuta:

*Aiara, Artziniega, Okondo. cayala.miren@ayto.araba.eus. 686587889

*Amurrio: raguilar@amurrio.org. 945891161

*Laudio: berdintasuna@laudio.eus. 94 4034850

*Orozko: berdintasun.orozko@bizkaia.org 94 6339633

*Urduña: berdintasuna@urduna.com 945 383003

Haurtzaindegi eta garraio zerbitzua
Antolatzaileek adierazi dute haurtzaindegi eta garraio zerbitzua egongo dela, baina aurretik abisatu beharko da baliatu ahal izateko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide